Hasiera - ekb-otc
BAN Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa
Bidelaguntza eta aholkularitza energia-komunitateak sortzeko
Komunitate batean sartuZer da Arabako EKB?

Zer da Arabako EKB?
Energia-komunitateak sortzeko interesa duten herritarrei, elkarteei, ETE-ei zein langile autonomoei, menpeko toki-erakundeei, eta tokiko erakunde zein entitateei aholkularitza eta laguntza emateko bulegoa da.
TIT Gure zerbitzuak
Gure zerbitzuak
EKB zerbitzuak
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) hiru zerbitzu mota eskaintzen ditu batez ere:
HEDAPENA
Energia-komunitateei buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa, proiektu arrakastatsuen berri emanez, ikastaroak antolatuz.
LAGUNTZA
Aholkularitza teknikoa eta prozesu parte-hartzaileen proiektuek izan dezaketen potentziala ebaluatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.
AHOLKULARITZA
Aholkularitza juridiko-administratiboa leiho bakar baten bidez, beharrezko diren tramite guztiak egiteko..
Zer dira energia-komunitateak

Zer dira energia-komunitateak?
Parte-hartze irekian, boluntarioan, eta autonomoan oinarrituta dauden erakunde juridikoak dira. Kideek modu eraginkorrean kontrolatzen dituzte, erakunde juridiko horren jabetzakoak diren eta hark garatu dituen proiektu energetikoetatik hurbil egonda. Kideak pertsona fisikoak, ETEak edo tokiko agintariak izan daitezke, edo pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen elkarteak baita. Haien helburu nagusia kideei edo jarduten duten tokiko guneei ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak ematea da, finantza-irabaziak beharrean.