Noticias cabecera

Card image


Noticias

 

Eduki publikatzailea

2025-03-27
Ingurumen txokoa 2025eko martxoa
Ingurumen txokoa 2025eko martxoa

Aste honetan gure lankidea den Peio Meso elkarrizketatu dute Arabako Errioxako irratian. Elkarrizketa honetan gure lankideak Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoan (EKB) egiten dugun lanari buruz, eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz eta komunitate energetikoak bultzatzen nola laguntzen dugun hitz egin du. Ezagutu nola laguntzen diegun herritarrei, enpresei eta erakundeei energia-eredu jasangarriago eta kolaboratiboago baterako trantsizioan.


Honetaz gain,  Arabako Errioxako kuadrillatik bulegoak izango dituen kokapenak ere azaldu ditu Peiok: “Iritsi da martxoko hitzordua Ingurumen Txokoarekin, eta, oraingoan, Arabako Errioxako OTCk eskaintzen digun zerbitzua ezagutuko dugu zuzenean. Gure eskualdean zerbitzu hau ematen duen teknikarietako bat dugu gurekin, Peio Meso.”

 

Ikusi gehiago
2025-03-18
Imagen 2º Noticia.jpg
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak bere jarduera hasi du herritarren parte-hartze zabalarekin.

Bere inauguraziotik, aurreko 2025ko martxoak 10, Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB-ak) jarduera bizia izan du bere lehenengo astean, agerian jarriz Arabako herritarrek daukaten interesa eta kompromesua energia-trantsizioarekin eta tokiko energia-komunitateekin. Bigarren aste honetan ekitaldi ezberdinak  eskainiko dira:

 

Aholkularitza personalizatua: Leihatila bakarraren bidez, aholkularitza teknikoa, administratiboa eta juridikoa eskaintzen zaie energia-autokontsumorako proiektuak hasteko asmoa erakusten duten herritar talde, elkarte eta enpresa txikiei. Aurrez-aurreko hitzordua edo hitzordu birtuala erreserba dezakezu hurrengo link-an.

 

Herritarrentzako jardunaldia: Udal ezberdinetan jardunaldi informatiboak ospatuko dira , non energia-komunitateen eredu energetikoa eta EKB-ak eskaintzen dituen zerbitzuen aurkeztuko dira.  Gainera, lehenengo saio hauetan kuadrilla bakoitzaren testuingurua kontuan izango dira, aurrerago emango diren jardunaldi/tailerretan etortzen diren pertsonen beharrak eta interesak kontuan izateko. 

 

 

Martxoaren 17tik 21teraen astearen jardurak

 

Martxoaren 17an, astelehena, Arabako Mendialdeko Kuadrillan.

  • Aurrez-aurreko bulegoaren zerbitzua, Bernedoko udaletxean 10etatik 14:30etara eta 17:00 etatik 20:00ak arte.

 

Martxoaren 18an, asteartea, Gorbeialdeako Kudrillan.

  • Aurrez-aurreko bulegoaren zerbitzua, Zuiako udaletxean 10etatik 14:30etara eta 17:00 etatik 20:00ak arte.
  • Herritarrentzako jardunaldia 18:00retan Legutiko Kultur-etxean .

 

Martxoaren 19an, asteazkena, Arabako Lautadako Kuadrillan.

  • Aurrez-aurreko bulegoaren zerbitzua, Aguraingo Kuadrillaren bulegoetan 10etatik 14:30etara eta 17:00 etatik 20:00ak arte.
  • Herritarrentzako jardunaldia 17:30retan Ozaetako Udalbatza-aretoan.

 

Martxoaren 20an, osteguna, Añanako Kuadrillan

  • Aurrez-aurreko bulegoaren zerbitzua, Lantaroneko udaletxearen bulegoetan 10etatik 14:30etara eta 17:00 etatik 20:00ak arte.
  • Herritarrentzako jardunaldia 18:30retan Lantaroneko Udalbatza-aretoan.

 

Martxoaren 21an, ostirala, Aiarako Kuadrillan

  • Aurrez-aurreko bulegoaren zerbitzua, Okondoko Kultur-etxean 9:00etatik 15:00retara

 

Arabako EKBa aurrera doa bere laneko bigarren astean, lurraldean zabalkunde-lana sendotuz. Antolatutako sesioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Baita ere, gure bulegora hurbiltzera gonbidatzen zaitugu behar duzun aholkularitza jasotzeko

 

Erakin dezagun guztion artean etorkizun jasangarriago bat Araban!

Ikusi gehiago

Logos europa